XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lasarte

¡AUPA EUZKOTARRAK!- Batzokitik gero ta berri obeak ditugu.

Igandean bakarrik sei bazkide (zozio) berri egin ziran eta ¡oraindik egingo diranak!.

Batzokia, aurreko egun batean genion bezela, apain-apain jarri digute artezkari bazkintza osatzen duten lagun langille yayoak.

Eta apaintasun onek jende asko bilduarazten du Batzokira.

¡Izan ere nun obeto ango exeri-alki ederretan baño! Gañera, jolas-bide ederrak daude: ping-pong, kartak, irratizkiñ-tramankulua, eta abar.

Batzoki onen zabalkundea Jaunak lagun, datorren igandean izango da.

Onespena ta itzaldia.

Itzaldia Zeleta errikidearen gain.

¿Zertako aipatu Zeleta? ¿Ez al-dezute guziok ezagutzen? Barzelona, Bilbo ta Donosti'ko Batzokietan itzegin duala jakitea, naikoa noski Zeleta aipatu bearrik ez izateko.

Erritarrak ez-ezik kanpotarrak ere bilduaziko ditu noski Zeleta'k.

Gaurko naikoa ordea.

Beste baterako ere gaia bear degu.

¡Aupa euzkotarrak! Beste bat arte.

BAZKIDE.

DEIA

Datorren larunbatean, ill onek 5, Batzar orokar edo Junta Jenerala izango da Euzko Batzoki onetan.

Bazkide edo sozio guztiei dei dagiegu batzar orretara eldu ditezen.

Batzarra gaueko 8'etan izango da.

Igandean, J. l., Batzokia'ren zabalkundea.

Meza nagusi urren onespena, ta ondoren itzaldi aberkoia, errikoseme dan Garmendia'tar Jon Zeletaren gain.

Bazkide guziei, ta baita abertzale ez izan arren gure asmoak onirizten dituzten guziei, dei dagiegu bi gauza oyetara.

Euskaldun-gogoa ase nai duana, ezin diteke itzaldi ori entzun gabe gelditu.

IDAZKARIA.